Feldenkrais® Metodoaren profesionalen lehenengo Formakuntza Bilbon

 

Profesionalen formakuntza mugimendu-mailan ez ezik, beste maila askotako aspektuak fintzeko aukera paregabea da: hala nola pertzepzioan, pentsamendu funtzionalean, behaketan, bat-batekotasunean, egoera desberdinetan erreakzionatzeko moduan eta bestekin harremantzeko moduan.

Feldenkrais® Formakuntza Metodoaren bi modalitateetan profesionalki jarduteko gaitasuna lortzeko bidea da, bai taldeka zein banaka egiten dena.

R

Nori zuzenduta dago formakuntza hau?

Bere garapen pertsonalean eta/edo bere gaitasun eta konpetentzia profesionalen hobekuntzan interesa duen orori.

R

Baldintzak:

Osasun ona

Feldenkrais® Metodoarekin aurretiko esperientzia

Gaztelania, formakuntzaren hizkuntza ofiziala, behar bezala menderatzea

Feldenkrais® Metodoaren profesionalen lehenengo Formakuntza Bilbon

Profesionalen formakuntza mugimendu-mailan ez ezik, beste maila askotako aspektuak fintzeko aukera paregabea da: hala nola pertzepzioan, pentsamendu funtzionalean, behaketan, bat-batekotasunean, egoera desberdinetan erreakzionatzeko moduan eta bestekin harremantzeko moduan.

Feldenkrais® formakuntza Metodoaren bi modalitateetan profesionalki jarduteko gaitasuna lortzeko bidea da.

R

Nori zuzenduta dago formakuntza hau?

Bere garapen pertsonalean eta/edo bere gaitasun eta konpetentzia profesionalen hobekuntzan interesa duen orori.

R

Baldintzak:

Gutxieneko adina: 20 urte

Osasun ona

Feldenkrais® metodoarekin aurretiko esperientzia

Gaztelania, formakuntzaren hizkuntza ofiziala, behar bezala menderatzea

Zergatik egin formakuntza?

Profesionalentzako formakuntza egitea erabakitzerakoan, pertsona batzuek motibazio profesionala dute, beste batzuek interes pertsonala eta askok bien arteko nahasketa.

Feldenkraiseko irakasle izateko garapen profesionala eta trebakuntza bilatzen duten pertsonek bi bide nagusi aurkitzen dituzte:

  • batetik, bide profesional berri bat zabaltzea, Feldenkraiseko irakasle gisa jardunez,
  • bestetik, Metodoaren ezagutza eta praktika jatorrizko lanbidean integratzea da.

Feldenkrais® Metodoa erraz integra daiteke, eta giza harremanetan, mugimendu funtzionalean eta ikaskuntza organikoan oinarritzen den edozein lanbideen praktika aberastuko du, zalantzarik gabe.

Beraien praktika beste pertsona batzuekiko asistentzia- eta laguntza-harremanetan oinarritzen duten profesional guztiek, bai osasun-, ikaskuntza- eta hezkuntza-prozesuetan, bai garapen pertsonalean (baita espiritualean ere), inspirazio- eta gozamen-iturri bat aurkituko dute Feldenkrais® ikuspegian.

Feldenkrais® irakasle diren osasunaren, hezkuntzaren, kirolaren, musikaren, arte eszenikoen, arte martzialen eta gerontologiaren esparruetako profesionalek, besteak beste, Feldenkrais-en printzipioak aplikatzen dituzte haien lanbideetan.

Metodoaren praktika integratzeko moduak pertsonak bezain anitzak izan daitezke, hala nola, originalak eta sormenezkoak. Hainbat egoera eta premietara egokitu daiteken metodoa da.

Hona hemen “zergatik erabaki zenuen formakuntza egitea?” galderaren aurrean, erantzun batzuk:

“Niretzat Feldenkrais aurkikuntza bat izan zen lehen klasetik: une horretan jakin nuen jarraitu egin behar nuela. Klaseen ondoren hain ongi sentitzen nintzen, hain lasaitasun eta ongizate sentsazio onarekin, non horretan sakondu nahi izan bainuen. Gainera, garai hartan praktikatzen nuen dantza eta gaur egun praktikatzen jarraitzen dudan Taichiren mugimenduak hobetuko nituela susmatzen nuen. Nire egungo praktikan, Taichi eta Feldenkrais elkar elikatu egiten dira, elkarri mesede egiten diote eta horrek hunkitu egiten nau “

Iratxe Arana.

Feldenkrais® irakaslea

“Mugimenduan oinarritutako hainbat teknika praktikatu izan nituen Feldenkrais-ekin topo egin aurretik. Feldenkrais-ekin saio bakar batean, beste edozein praktikarekin ez bezala, neure buruarekin eta nire inguruarekin modu espontaneo eta errazean konektatzen ninduen barne-antolaketa maila lortzen nuen. Jakin-minez eta ikasteko gogoz nihoan klase bakoitzera, eta sentsazio liluragarri hori modu harrigarrian hedatzen zen. Meditazio praktiketan ere ez nuen halako osotasunik sentitu. Honek guztiak praktika hau benetan baliotsua zela niretzat ulertzen lagundu zidan, eta nire bizitzaren parte izatea nahi nuela. Orain, Feldenkrais irakaslea naizenetik, beste pertsona batzuei laguntzen diet garatzen eta ikasten, eta, aldi berean, ikasten jarraitzen dut, amaierarik gabeko prozesu oso bizigarri eta gogobetegarri batean “

Vanesa Polo.

Feldenkrais® irakaslea

 Zergatik egin formakuntza gurekin?

Formakuntza guztien arteko elkargunea dago, guztiek bete behar dituzten baldintza eta estandar komunak direla eta. Eta, era berean, talde bakoitzean badago nortasun eta sinadura propioa duen zerbait.

Hona hemen beste formakuntza batzuetatik bereizten gaituzten ezaugarrietako batzuk:

R

Hizkuntza

Formakuntza gaztelaniaz egiten da.

Gure esperientziaren arabera askoz eraginkorragoa da, ez baita denborarik eta edukirik galtzen, Feldenkrais Formakuntzetako aldi bereko itzulpen tradizionalekin gertatzen zen bezala.

R

Aurrez aurreko prestakuntzari ematen diogu lehentasuna

Gaur egun, EuroTab-ek (Europan Feldenkrais® formakuntzak akreditatzen eta arautzen dituen Kontseiluak) %25eko online formakuntza ahalbidetzen du.

Hala ere, guk kontzienteki aukeratzen dugu formatu presentziala. Gure esperientzian, horrek areagotu egiten du prestatzaileen eta ikasleen arteko hurbiltasuna, bai eta taldearen kohesioa ere. Horrela, askoz sakonago lan egin daiteke, eta benetan prozesuan sartu materiala bizipen-plano batean jarrita. 

Teknologiak gure bizitzak erraztu arren, presentzialtasuna, zentzu horretan, ordezkaezina delaz konbetzituta gaude.

R

Talde pedagogiko eta administratibo hurbila

Euskadi Feldenkrais® Formakuntza Bilbon bizi diren eta Bilbon eta Euskadin errotuta dauden pertsonek amestu eta ehundutako proiektu gisa sortu da.

Formakuntzaren egoitza izango den ingurune fisiko eta soziala ezagutu eta horren parte gara, eta hortik proposamen hau luzatzen dugu: hurbilekoa Bilbotik gertu bizi direnentzat, eta abegikorra beste leku batzuetatik datozenak hemen, etxean bezala senti daitezen.

Gure ustez, hori funtsezko osagaia da ikuspegi humanista duen Feldenkrais® ikaskuntza errazteko.

R

Laguntza prozesuan zehar:

Formakuntza iraupen desberdineko 3 modulu presentzial/ urteko banatuta dago, 4 urteetan zehar.

Modulu bat eta hurrengoaren artean, online mintegi bat emango da, 6 ordukoa (ostiral arratsaldean eta larunbat goizean banatuta, 3 ordu eguneko).

Topaketa horien helburua ikaskuntza-prozesuari jarraipena ematea eta komunikazio-bide horren abantailak eta baliabide espezifikoak erabiltzea da.
                                                       Zenbait eduki eskaintzen dira online lantzeko, eta zalantzak, kezkak eta bestelako gaiak lantzeko gunea ere bada.
R

Parekoen arteko ikaskuntza

Feldenkrais Metodoa ikasteko, formatzaile esperimentatuekin elkarreragina izatea beharrezkoa da, baina baita pareekin eta ikasleekin ere.

Hasiera-hasieratik parekoen arteko taldeak sortzen dira, ikaskuntza-egoera jakin batzuk partekatzeko. Arreta berezia jartzen dugu besteari feedbacka (atzeraelikadura) emateko kultura fin bat garatzean, haren ikaskuntza bultzatzeko eta beste batzuen laguntza norberarengan jasotzeko.

 

Zer iritzi dute ikasleek?

Helburuak eta edukiak

Formakuntzan, trebetasun eta ezagutza hauek garatuko dituzu gradual eta progresiboki:

Ikaskuntza autodidaktikoa

Ikaskuntza autodidakta eta auto-arduratsua trebetasun konplexua baina funtsezkoa da Feldenkrais ® Metodoaren etorkizuneko irakasle gisa. Garrantzitsua da, Feldenkrais ez delako irakasgarria (gauzak nola egin behar diren esateko), baizik eta baldintzak sortzen dituelako pertsona bakoitzak bere funtzionamendua esploratu ahal izateko eta bere gauzak errazago egiteko bere modua deskubritzeko. Feldenkraisek errespetu handia die gizabanakoaren aukerei eta mugei.

 

Konpetentzien perfila Feldenkrais® Metodoaren irakasle gisa

 Funtsezko gaitasunen artean hurrengoak daude: norberarekin lan egin ahal izatea; beste pertsona batzuekin banaka lan egitea; taldeekin lan egitea eta Metodoak beste arlo batzuetan izan ditzakeen aplikazioen sorta ezagutzea. Horretarako, esperientzia, trebetasun teknikoak eta pedagogikoak behar dira, eta Metodoaren oinarrizko printzipioak sakon ulertu behar dira.

Formakuntzan zehar, egoera bakoitzaren eskakizunetara egokitzeko aukera emango dizuten askotariko baliabideak entrenatuko dituzu. Moldagarritasuna, malgutasuna eta aldakortasuna puntu zentralekin, gero beste pertsona batzuekin lan egin ahal izateko.

 

Norberaren esperientziatik ikastea

Zure esperientzia baliozkotzen eta balioesten ikasiko duzu, praktika eta analisi hauen bidez:

  •  Mugimenduaren bidezko autokontzientziako ikasgaiak
  •  Integrazio funtzionaleko ikasgaiak
  •  ATM eta IFen arteko harremana hainbat testuingurutan
Taldeei irakastea

ATM ikasgai baten egitura ulertzeko eta irakasteko gaitasuna garatuko duzu pixkanakana.

Lehenengo egunetik, Mugimenduaren Bidezko Autokontzientzia-praktika intentsiboa egongo da, eta horrek aukera emango dizu zeure berrantolaketa-prozesua hobeto ulertzeko. Ikaskuntza organikoaren prozesuaren izaera ulertuko duzu, eta, aldi berean, zure hazkunde pertsonalean eragina izango duzu.

                                                                                                             Hona hemen entrenatuko dituzun trebetasun zehatz batzuk:

  • Zure mugimendua behatzeko eta sentitzeko gaitasuna
  • Zure baitan desberdintasun eta aldaketa sutilak baina potentzialki garrantzitsuak nabaritzen ikastea
  • Zure eskeletoaren ezaugarriak aurkitu eta nola erraz mugi zaitezkeen, agian imajinatu ere egin ezin izan duzun erraztasun batekin.
  • Patroiek eta ohiturek portaeran, oro har, eta mugimenduan, bereziki, nola eragiten duten jakiteko gaitasuna.
  • Arnasketak mugimenduari nola eragiten dion ikusteko gaitasuna, eta alderantziz.
  • Mugimendu-sekuentzien itzulgarritasuna esperimentatu, horren kalitatearen ezaugarri gisa.
  • Alderdi dibertigarria eta gozamena sustatu zerbait berria ikasteko orduan. 
  • Esperimentatu nola den posible ekintza simetrikoa gorputz asimetriko batean.
  • Imaginatutako edo minimoki gauzatutako mugimenduak mugimenduaren kalitatean nola eragiten duen esperimentatzea.
Integrazio Funtzionalaren Artea

Hasieratik ezartzen dira Integrazio Funtzionalean banakako pertsonekin lan egiteko oinarriak. Nahiko artisau ofizioa da, ukitu leuna, errespetuzkoa eta ez-inbaditzailea erabiltzen duena, ikasleari bere buruaz gehiago jabetzen laguntzeko eta mugimendu berriak esploratzeko.

Formakuntzaren garapenarekin, Integrazio Funtzionalak gero eta protagonismo handiagoa hartuko du klaseetan.

Hauek dira Integrazio Funtzionalaren gaitasun esanguratsu batzuk:

  • Sentikortasuna doitzea errespetuzko ukitua eta ukitu ez-inbaditzailea emateko.
  • Ukituaren dimentsioa informazio-bitarteko gisa ulertzea.
  • Ukituaren bidez mugimendu-patroiak ikustea
  • Integrazio Funtzionalaren ikasgaia egituratzea eta bezeroaren eskaerari eta/edo premiari erantzutea.
  • Auto-antolaketa eta auto-zaintza kudeatzea, modu eraginkorrean eta iraunkorrean lan egin ahal izateko funtsezko alderdi gisa.
Metodoaren oinarrien ezagutza sendoa
  • Mugimenduak autoirudiarentzat duen garrantzia
  • Anatomia esperimentala
  • Neurologiaren, fisiologiaren, garunari buruzko ikerketaren, psikologiaren eta garapenaren teoriaren arloko gaur egungo ezagutzak.
  • Moshe Feldenkrais pertsonarekiko hurbilketa: haren biografia, bibliografia eta eskolei eta hitzaldiei buruzko bideoak ezagutzea.
  • Moshe Feldenkrais-en irakaskuntza-materiala ezagutzea eta erabiltzea
  • Literaturarekin, irakurketarekin eta Metodoaren testuekin egindako lanarekin maneiatzea.
  • Feldenkrais Metodoari buruz hainbat testuingurutan gaitasunez hitz egiten ikastea.
  • Interakzio profesionalaren oinarri psikologikoak
Pentsamendu funtzionala, teoria eta praktika erlazionatuz

Metodoa teoria eta praktikaren arteko mihiztadura banaezina da. Hainbat galderaren bidezko ikaskuntza sustatzen da, eta sormena eta pentsamendu paraleloa, ez-ohikoa eta independentea sustatzen da hainbat testuingurutan.

Praktika profesionalarekin lotutako gaiei heltzea, metodoaren etorkizuneko irakasle gisa.

 Trebetasun eta gaitasun profesional orokorrak eta espezifikoak garatzea, hala nola komunikazioa eta kudeaketa.

Feldenkrais ® Metodoaren irakasle gisa praktika profesional bat garatzeko moduari buruzko beste gai batzuk heltzea.

 

 

Metodologia
Teoria eta praktika tartekatzea

Formakuntzan zehar, ezagutzaren ikaskuntza eta garapena lortzeko, teoria eta praktika elkarrekin lotzen dira.

Formakuntzaren etapa bakoitzean garatzen den esperientzia enpirikoan oinarritzen gara, esperientzia horrekin lotuta dagoen ezagutza teorikoa kokatzeko.

Pentsamendu-, sentipen-, pertzepzio- eta ekintza-mailako konplexutasun-maila handituz doa, progresiboki, formakuntzan zehar.

Moshe Feldenkrais-en Integrazio Funtzionaleko hitzaldi eta ikasgaien bideoak ikusiko ditugu.

Moshe Feldenkrais-en biografiaren eta bere testuinguru historikoaren ezagutza garatuko dugu.

Gai garrantzitsuei buruzko ikasgai teorikoak izango ditugu, taldean eztabaidatzeko dinamikekin.

ATM eta IF: txanpon beraren bi aldeak

Funtsezkotzat jotzen dugu ikasleek ATM eta IF praktikaren atzean ulertzea ikaskuntza-prozesua, eta bi modalitateak modu sortzailean eta atseginean erabili ahal izatea, egoera bakoitzaren eskakizunen arabera. Horregatik, prestakuntzaren hasieratik, aukera ugari egongo dira, norberaren mugimenduaren desberdintasunak sentitzeaz gain, beste batzuengan behatu eta nabaritu ahal izateko, eskuekin kontaktuan eta lagunduta. Horrela, esplorazio- eta ikaskuntza-testuinguru desberdinak hedatzen dira metodoaren bi alderdietan (ATM eta IF), bi alderdi dituen unitate baten zati gisa.

Horri esker, beste pertsona batzuen mugimendua norberaren eskuekin “artatzeko” trebetasuna garatuko dugu, eta ukituz mugitzeko eta ekiteko aukera berriak proposatuko ditugu.

ATMren irakaskuntzara hurbiltzea

 Formakuntzako bigarren urtearen amaieran, ikasleek talde pedagogikoak gainbegiratutako kualifikazio bat egiten dute, gelakide batzuei ATMko lezio bat ematean datzana. Ondoren, bitarteko ziurtagiri bat jasoko dute, jendeari taldekako klaseak (ATMak) eman ahal izateko. Ziurtagiri horrek behin behineko indarraldia du eta graduazioak baldintzatuta dago lau urteen amaieran.

 

IFerako hurbilketa

Formakuntzaren hasieratik, ikasleek mugimendua ikusteko eta maila funtzionalean desberdintasun garrantzitsuak hautemateko trebetasuna entrenatzen dute.

Era berean, ukituaren kalitatearen garapena eta bestearekiko elkarrekintza errespetuzkoa eta arduratsua bezalako alderdiak garatu eta findu egiten dira formakuntza osoan zehar.

Klasearen ondoren, ikasleek talde pedagogikoaren IF ofizialen saioak behatzeko aukera dute.

Formakuntzako laugarren urtearen amaieran, ikasleek talde pedagogikoak gainbegiratutako kualifikazio bat egiten dute, hau da, ezagutzen ez den pertsona bati IF ikasgaia ematea.

Formakuntza-ikasturtean, ikasle bakoitzak IFeko 12 saio jasoko ditu talde pedagogikoaren aldetik. 

 

Beste hezkuntza-neurri batzuk

Segmentuen artean, ikasleek ikaskuntza-prozesuari jarraipena emango dioten zeregin batzuk egin beharko dituzte. Hasieratik, lankide talde txikiak sortzea sustatzen da (gehienak aukerakoak), berdinen arteko ikaskuntza sustatzeko, baita segmentuen arteko aldian ere.

Ziurtagiria

Lau urteko formakuntza amaitu eta espero ziren gaitasunak lortu ondoren, ikasleek Feldenkrais irakasle gisa ziurtatzen dien diploma eskuratuko dute.

Egiaztapen hori European Acreditation Board-ek (EuroTab) onartzen du eta nazioartean baliozkoa da. Horrekin Feldenkraiseko irakasle gisa lan egin daiteke munduko edozein herrialdetan.

Egiaztatutako irakasleek Feldenkrais Metodoaren nazioarteko logoa erabil dezakete beren jardueraren publizitatea egitean, bai eta Metodoaren bi modalitateen izenak ere: Mugimenduaren Bidezko Autokontzientzia ® eta Integrazio Funtzionala ®. Era berean, Feldenkrais Metodoaren edozein elkarte nazionaleko bazkide gisa inskribatu ahal izango dira, jarduera gauzatzen duten herrialdean.