Ohiko galderak

Zergatik da moduluen luzera? Ezin al da formakuntza asteburuetan banatu?

Feldenkrais Formakuntza batean gertatzen den ikaskuntza-prozesua luzea eta sakona da. Asteburu bat ez da nahikoa ikaskuntza-mota hori garatzeko eta hedatzeko, eta horregatik, moduluak, normalean, gutxienez 5 egunekoak izaten dira, eta, kasu batzuetan, eduki konplexuagoak garatzeko, 20 eguneko luzera izatera heldu daiteke ere. 5 egunetik gorako iraupena duten moduluek atseden-egun bat edo bi izaten dituzte 5 egunetik behin, oro har.

Formakuntza egoitzazkoa da? Non hartuko dut ostatu behar izatekotan?

Formakuntza EZ da egoitzazkoa. Ostatua behar duten ikasleek beraiek bilatu beharko dute. Zure kasua bada, antolakuntza taldeari kontsulta diezaiokezu orientazioa edo gomendioak behar badituzu.

Zer gertatzen da egun edo formakuntza-moduluren batera faltatzen banaiz?

Egiaztatutako beste formakuntza batean falta izan dituzun egunak edo modulua berreskuratu ahal izango dituzu. Kontuan hartuta formakuntza bakoitzak bere agenda jarrai dezakeela eta haren edukiak modu desberdinean bana ditzakeela, jatorrizko formakuntzaren talde pedagogikoarekin adostu beharko da zein formakuntza eta modulutan den egokia falta diren egunak berreskuratzea.

Material pedagogikorik banatuko al da formakuntzan zehar?

Modulu bakoitza amaitu eta egun batzuetara, ikasleek moduluan zehar emandako Mugimenduaren Bidezko Autokontzientzia klaseak – audioz grabatuak – eta bideoan grabatutako Integrazio Funtzionaleko erakustaldiak ikusteko aukera izango dute.

Zer gertatzen da aurreikusitako 4 urteetan nire formakuntza osatu ezin badut?

Akreditazio-araudien arabera, gehienez ere zazpi (7) urteko apea dago formakuntza osatzeko. Egokiena da formakuntza osoa etenik gabe egitea aurreikusitako 4 urteetan, ikaskuntza-prozesuari jarraipena eta erritmo eta ordena egokia emateko. Hala ere, halabeharrezko egoerak egon daitezke, eta horien ondorioz, etenaldia egiteko beharra ere. Hori dela eta, formakuntza beste talde batekin bukatzeko aukera dago, beti ere formakuntza egiaztatuta badago.

Nolakoak dira online klaseak?

Modulu bakoitza egin eta aste batzuetara, talde osoak online topaketa bat egingo du, talde pedagogikoko hezitzaileetako batek zuzenduta. 6 orduko topaketak dira: 3 ordu ostiral arratsalde batean eta 3 ordu hurrengo larunbat goizean. Zoom plataforma erabiliko da eta ikasleek egun batzuk lehenago jasoko dute sartzeko esteka. Topaketa horietara joatea NAHITAEZKOA da.

Zenbat ikasle daude formakuntza batean?

Normalean taldeak 20 eta 30 ikasle artekoak izaten dira.